Egilea
IÑAKI Basaurin, Bizkaiko herri langilean jaio zen 1960an. Autodidakta da Iñaki. Hori da Iñaki eta bere lana ondoen definitzen dituen ezaugarria.
Euskal Herriko natura eta industria dira inspirazio bere lanetan. Mendiak eta naturak ematen dituzten materialak bere lanaren oinarri bihurtu dira.
2000. urtean, Zornotzan erosi zuen baserria berreraikitzeko lanean aritu zen. Ordurako bazuen harremana zurarekin, baina hortik aurrera burdina eta harria indar handiz sartu ziren bere bizitzan. Material hauekin gustura sentitu, eta baserrian bertan tailerra eraiki zuen harria, zura eta burdinarekin beste esperimentu batzuk egin ahal izateko.
2009. urtean zaletasuna lana bihurtu, eta Bizkaiko Artisauen Erregistroan izena eman zuen. Bere lanak eskulturak dira batez ere. Batzuk abstraktuak, besteak funtzionalak, burdina, zura eta harria erabilita, betiere ingurua eta lana harremanetan jarri nahian.
Urte hauetan, arte eta artisautzaren inguruan antolatutako erakusketa eta lehiaketetan parte hartu du eta hainbat sari jaso ditu:
2010: Eskulturako 1. Saria Manuel Martinez Bagragnola Arte Plastikoen Lehiaketan. Majadohonda, Madril.
2010: XV Concurso Nacional Pieza Única lehiaketan aukeratua. Burgos
2011: Lanaren kalitateari saria. Bilboko Artisautza Azoka 2011: 1. saria – Stand onena. Getxo
2011: Miguel Hernandez Eskultura Lehiaketan aukeratua. Orihuela
2011: Jose Lapayese Bruna Arte Plastikoen Lehiaketan aukeratua. Teruel.
2011: XVI Concurso Nacional Pieza Unica lehiaketan aukeratua. Burgos.
2011: Bilbo, Abandoko Erakusketa Gelan antolatutako Valorarte Erakusketan parte hartu zuen.
2012: XVII. Concurso Nacional Pieza Unica lehiaketan aukeratua. Burgos.
2012: Eskultura Txikiaren XIII. Bienalean aukeratua. Martos
2012: Sorkuntzako Artisautza XIV. CAJASTUR Saria – 1.Saria.
2012: MAR B ART VIII. edizioan parte hartu du, Javier Roman Galeriaren gunean.
2012: Brontzezko domina – IV Bienal Internacional de Escultura Valle de los Sueños lehiaketan.
Iñakirekin harremanetan jartzeko: info@iunanue.com www.iunanue.com .